Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elena Ibabe eta Aitor Oiarbe mendizaleek mendi eskiari buruzko xehetasun guztiak azalduko dituzte bihar, Biterin. Zilegi Eskolen barruan izango da hori, AEKk antolatuta. Diapositiba emanaldia, Chamonix-Zermatt trabesiako irudiak, beharrezkoa den materiala... azalduko dituzte, eta ikastaroa irekia da, herritar guztientzat. Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu 607 592 864 telefonora edo idatzi hernani@aek.org-ra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!