Joan den asteburuan Villa de Bilbao lasterketa jokatu zen, eta Ibai Alba atleta hernaniarra bertan izan zen hutsik egin gabe. Lasterketa oso gogora izen zen, 11 kilometro eta 710 metrokoa. Partehartzaileek lau buelta eman behar izan zizkioten zirkuituari, eta Alba, azkeneko buelta hasi aurretik hasi zen tiraka. 3 korrikalari utzi zituen atzean eta beste korrilari batekin egin zituen azken 400 metroak. Bertan nagusi izan zen Alba, eta hala, beste garaipen bat gehitu zuen aurtengo palmaresean. Orain, Gasteizko eta Donostiako erdi maratoiak ditu helburu, maiatzaren 6an eta 20an, hurrenez hurren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!