Mendiriz Mendiko kideek Canciasera antolatu dute helduentzako datorren irteera. Datorren asteburuan egingo dute, apirilaren 28 eta 29an, eta izena emateko azken aukera astelehenean eta ostegunean izango da. Horretarako, Iturregi plazan duten elkartera jo behar dute. Irteerak 60 euro balio du bazkideentzat eta 70 euro gainontzekoentzat. Prezioan sartzen da bidaia, afaria, gosaria eta lo egitea. Baita ere, gogorarazi nahi dute ibilbide osoan ez dagoela iturririk eta beraz, kantinplora eraman behar dela; baita ere, ez dela lo zakurik eraman behar eta larunbaterako eta iganderako, mendirako bazkaria eraman behar dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!