Hernaniko Udalak Squash txapelketaren 17garren edizioa antolatu du aurten, eta jakinarazi dutenez, izena emateko epea zabalik dago. Kiroldegiko bazkideek eta herritarrek eman dezakete izena, apirilaren 30a baino lehen, Kiroldegian bertan. Behar adina partehartzaile bilduz gero, bi txapelketa antolatuko lituzkete, gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat. Informazio gehiagorako,
deitu: 943 55 21 85 telefonora.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!