Luis Mari Zerain eta Luis Garayar abilenak, minifosoko tiraldian

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 22a, 02:00

erregularitate Torneo­ko bigarren tiraldia jokatu zen atzo Santa Barbaran, minifoso modalitatekoa. Bi kategoria­tan jokatuko zen torneoa, eta bietan, irabazleek plater guztiak bota zituzten: Luis Mari Zerainek eta Luis Garayarrek. Aurreneko mailan, Luis Mari Zerainek eta Xabier Mujikak desenpatea jokatu behar izan zuten aurreneko postua eskuratzeko, eta Zerainek plenoa egin zuen, berriz ere. Erregularitate torneoari dagokionean, sailkapen oro­korrean Luis Mari Zerain eta Oskar Redondo berdinduta daude 28 plater botata; atzetik dute Luis Garayar, 27 plater botata.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!