hogei lagun inguru elkartu ziren ostiral arratsaldean, Mea culpa liburuaren aurkezpen eta solasaldian. Uxue Apaolaza egileak, Gorka Bereziartua izan zuen bidelagun, eta bien artean egin zuten aurkezpena, eta aztertu zituzten liburuko istorioak eta erabilitako estiloaren xehetasunak. Bertaratutakoek ere izan zuten galderak egiteko aukera.
Nobelaren inguruan hainbat ideia eta konklusio
Solasaldian, liburuan biltzen diren hainbat ideia aztertu zituzten Apaolazak eta Bereziartuak. Jarraian, aipatutako batzuk: «Lurrek bere burua hiltzen du eta baita bere iraganarekin erlazioa duten pertsonak ere; bere iraganaren irakurketa ez du sosegaturik egiten, amorrutik baizik; nobela ez da belaunaldi baten isla, eta izatekotan, gurea izango litzateke, klase ertainean jaio garenona; liburua lehen pertsonan dago, inplikazioa eta autokritika sentizeko; estilo kritikoa erabiltzen da, batzuetan, bisturia barruraino sartzen da».