San Antonio jaiak antolatzen hasiak dira Ereñotzun, eta festak iragartzeko kartela behar dute. Hori horrela, lehiaketa antolatzea erabaki dute. Azaldu dutenez, edonork har dezake parte, beti ere, ondorengo baldintzak beteta: lanek 12 zm-ko zabalera eta 32 zm-ko altuera izatea; paperezko formatuan edo formatu digitalean aurkeztea; koloretan eta edozein modalitate artistikoan. Kartelean hiru hitz agertu behar dira: San Antonio Jaiak, Ereñotzu eta 2012.
Ereñotzuko kultur etxean, entregatu
Lanak entregatzeko azken eguna maiatzaren 25a da. Kartazal haundi batean aurkeztu behar dira, eta egilearen datuak barruan egongo dira, beste kartazal itxi batean (izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbaki bat). Kartazala Ereñotzuko kultur etxean entregatu behar da.
Irabazleak 100 euro irabaziko ditu, eta gainontzekoek ekainaren 11tik 15era izango dute lanak jasotzeko aukera.