Hernanik dena du irabazteko, azken play offean

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 22a, 02:00

Ohorezko mailara igo­tzeko bidean, azken aukera du jokoan Hernanik bi asteren bueltan. Madrilgo talderik indartsuena izango du au­rrean, Alconbedas. Aban­tailak ordea, badituzte trikoloreek: batetik, aurreneko partidua Hernanin jokatuko dela, eta irabazi eta aldea ateraz gero, lan erdiak eginak izango di­tuztela; eta bestetik, Hernanik dena duela irabaz­teko. Alcobendas ordea, denboraldi oso txarra egitetik dator, eta jokoan maila man­tentzea du; galduz gero, jaitsi egingo dira. Partidua eguerdiko 12:30­etan jokatuko da eta elkartetik dei egin diete zaleei Landa­rera gerturatu, eta Hernani animatzeko: «zaletuen babesa oso garrantzitsua da. Bultzada haundia da taldearentzat, eta azken partiduetan grada nahiko apal egon bada ere, gaurkoan dena eman behar dugu, bai zaleok, eta baita guk ere. Hori bai, beti ere, epailea eta aurkaria errespetatuta».


Jubenilek, konpromiso gogorra
Jubenilek ere, Alcobendasen kontra jokatuko dute gaur. Madrildarrak dira fabori­toak, baina Hernanik ez du amore emango. Partidua Landaren, 11:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!