Hitzaldiak eta tailerrak maiatzean Sasoikon, ohiko ekintzak ezagutu eta hartuemana izateko

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 22a, 02:00

urte osoan zehar egiten dituzten ekintzak eza­gu­tze­ko ate irekiak antolatu di­tuz­te Sasoikon, maiatzean. Hitzal­diak eta tailerrak izan­go dira maiatzaren 2tik 9ra, goi mailako profesio­na­len eskutik. Antolatzai­leek diote, kome­nigarria dela gorputza eta burua batera lantzea, hau da, emozioak, mugimenduak, osasuna... guztia elkarrekin lantzea, garapena orokorra izan dadin. Hori guztia ezagutu eta lantzeko antolatu dituzte jardunaldiak.

Jaiotze eta erditzearen pres­takuntza, haurtxoen­tzako masajea, medizina alter­na­tiboa eta soinketa dira urte osoan zehar Sasoikon ematen dituzten tailer eta hitzaldien gaiak, eta hauek guztiek pre­sentzia izango dute jar­du­naldietan. Horiez gain, sexua­litateari buruzko hitzaldi eta tailerrak izango dira nobedade gisa. Eta baita dan­tzaterapia eta ehun­gin­tzaren inguruko tailerra ere.

Hitzaldi eta tailerretan parte hartzeko izena eman behar da, eta epea zabalik da­go. Horretarako, deitu: 943 33 11 83ra edo 656 721 492ra.

Asteazkena 2,
19:30etan  Jaiotze eta erditzearen prestaketa poztasunez eta ezagutzarekin
Edurne Elorza (Emagin erresidentea) eta Josune Goikoetxea (Gorputz hezitzailea) 

Osteguna 3,
19:30etan  Erditu osteko sexualitatea, desioa, bikotea eta elkargune intimoetarako modu berriak
Nerea Sancho (Sexologoa) 

Ostirala 4,
19:30etan  Sexualitate tantrikoa, komunikazioa, plazerra eta transzendentzia
Mikel Benito (Terapiagile Holistikoa) 

Larunbata 5 (tailerrak)
Dantzaterapia, aerorumba
Helduak: 10:00-11:00/19:30-20:30 Haurrak: 16:00-16:30 Jenny Perlaza (Kirolean profesionala) 

Bost zentzumenen indar erotikoa eta formula erotikoak
11:30-13:00 Nerea Sancho (Sexologoa) 

Emakumea eta ehungaien esperienzia sortzailea
17:00-19:00 Lola Altolagirre (Eskulangilea) 

Asteartea 8
Haurtxoentzako masajea, elikadura afektiboa eta maitasuna suspertzea
17:30 Julia Arraiza (Haur masajeen hezitzailea) 

Familia osasunerako baliabideak medizina alternatiboan
19:30 Mikel Benito (Naturopata) asteazkena 9, 19:30

Soinketa osatzailea, mugimendutik abiatuta, gorpu­tza, emozioa eta pentsamendua lotzen dituen praktika
Josune Goikoetxea (Gorputz hezitzailea)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!