Askatasunaren Bidea egin zuten atzo Hernani Institutuko ikasle eta irakasleek, Florentino Goikoetxea mugalari hernaniarraren omenez. Sokoatik Hernanirako bidea egin zuten hiru etapatan, eta bidelagun izan zituzten Goikoetxearen senitartekoak, eta Ingalaterrako ELMSko ordezkari bat. Bigarren Mundu Gerran euskal mugalariek egindako lana ezagutu zuten, eta Hernanira iristean, Altzueta baserria bisitatu eta omenaldia egin zioten Goikoetxeari Loidin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!