Dantzari festa datorren asteburura arte luzatuko bada ere, gaur izango da egun haundia. Goizeko 11:00etan kalejiran ibiliko dira Euskal Herri osotik etorritako dantzariak. Ondoren, herriko kale eta auzoetara gerturatuko da talde bakoitza, dantza ekitaldia egitera (euria egingo balu, Biterin). Hau izango da eguneko ekitaldi nagusietako bat; bestea, 13:30etan hasiko da, Plazan. Talde guztiek elkarrekin, Ikurriñaren dantza egingo dute. Azkenik, bazkalostean, erromeria egingo dute, 18:00etan, kaleetan barrena.