Bultza Hernani, azken batailan

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 21a, 02:00

Play Offeko lehen fasean ihes egin zion Hernaniri Ohorezko Mailarako igoerak. Baina Bera Bera kanporatu ostean, lehen mailara igotzeko bigarren aukera lortu du. Alcobendas izango du aurkari Hernanik. Bihar, Landaren jokatuko dute 12:30etan, eta final haundia Madrilen izango da.

Landaren irabazi egin behar du Hernanik. Ideia hori argi dute jokalariek. Alcobendasekoak animoz baju ibiliko dira, denboraldi osoan jokatutako 18 partiduetatik, 2 besterik ez baitituzte irabazi. Hala ere, Ohorezko Mailako taldea da, eta desberdintasunak nabariak dira Hernani eta Alcobendasen artean. Ez da inolaz ere erraza izango, azken bataila hau irabaztea.

Etxekoen babesa
 Hernaniko jokalariek hauxe dute Errugbiko Ohorezko Mailara igotzeko azken aukera. Dagoeneko, Ohorezko Maila horretan dagoen Alcobendas talde madrildarra izango dute aurkari, bihar, 12:30etan, Landaren, eta bihar zortzi, Madrilen. Etxekoen babesean, errazagoa izaten da irabaztea, eta Hernaniko jokalariek argi dute behar beharrezkoa dutela biharko partidua irabaztea, Madrilgo Las Terrazas zelaian aukerarik izan nahi badute. Alcobendas flojo xamar eta moralez baju dabil, denboraldiko partidu gehienak galduta, eta biharkoan ez da betiko Alcobendas indartsua ikustea espero. Hala ere, Hernani eta madrildarren artean, alde nabaria dago. Zaleen bultzada ezinbestekoa izango du bihar Hernanik.

Indarra, atzean
 Getxoren aurka jokatu du azkenekoz Alcobendaseko taldeak. Hernaniarrek badituzte lagunak bizkaitarren artean, eta Alcobendasi irabazteko klabea zein izan daitekeen argitu diete. Aurrelari oso onak ditu talde madrildarrak; gogorrak eta borrokalariak. Hernaniarrek berriz, hiru laurden eta linea polita osatu dituzte aurten, eta hor bultzako dute.

Jendetza, Landaren
Cisnerosen aurka jokatu zuen Hernanik Ohorezko Mailara igotzeko lehen fasean. Landare leporaino bete zen, eta zale uholdeari erantzuteko grada bereziak jarri ziren. Biharko partiduan ere, gra­­dak eta karpa jarriko di­tuz­te. Aurrekoan, 750 per­tso­nentzako tokia zegoen, baina askoz ere jende gehiago bildu zen Hernani animatzeko. Oraingoan ere, zaleen bultzadarik indartsuena jaso­tzea espero du Hernaniko taldeak, bai bihar Landaren, eta baita datorren igandean ere, Madrilen. Bertara joateko autobusak atera nahi ditu taldeak, eta bihar bertan zerrendan apuntatzeko postua jarriko du. Datorren asteazkenera arte apuntatzeko aukera izango da. Bestalde, Fagollagan bazkari ederra zozketatuko da bihar bazkideen artean. 


Azken bultzadarako, autobusa Madrilera

Final haundia datorren igandean jokatuko da, Madrilgo Las Terrazas zelaian. Autobusa jarriko du Hernanik, 40 euroan.

Landare lepo beteko da biharkoan, zaleek animo eta oihuekin bultzatu nahiko baitute Hernani.

Errugbi taldeak hau du Ohorezko Mailara igotzeko azken aukera, eta denen indarra beharko du erronkari aurre egiteko.

Play Offeko final haundia ordea, Madrilen izango da, datorren igandean, Las Terrazas zelaian. Partidua eguerdian jokatuko da, baina ordua zehaztu gabe dago oraindik.

Landareko giro paregabea Madrilera eramateko, autobusa jarri nahi du Hernaniko taldeak. Api­rilaren 29an, goizeko 05:45etan Atsegindegin elkartu, eta 06:00etan abiatuko da autobusa. 

Aurreko Play Offetan, Cisne­rosen aurkako partidurako, bi autobus atera zirela gogorarazi du taldeak. Aurten ere, beste horrenbeste lortzea espero dute.


Apuntatzeko moduak

Madrilerako autobusak ateratzeko ahaleginean, hainbat tokitan jarri du Hernaniko taldeak apuntatzeko papera.

Alde batetik, Landa­reko bulegoan bertan eman daiteke izena, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Bestalde, Zintza­rri tabernan ere izena emateko aukera izango da. Prezioa, 40 eurokoa da, eta apirilaren 25ean, asteazkenean kenduko dira zerrendak.


Biharko partiduan ere, izena emateko mahaia

Play Offeko bi partiduetatik lehena, bihar jokatuko da. Landaren jasoko du Hernaniko taldeak Alco­bendasekoa.

Zale ugari biltzea espero du taldeak, eta biharko eguna aprobe­txatuko du hurrengo iganderako partidura joan nahi dutenen­tzat, autobuserako zerrenda jartzeko.

Landaren bertan ma­hai bat egongo da, izena eman nahi duen edonorentzat, partidu osoan zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!