Dantza emanaldiak, kalejirak, erakusketa, hitzaldia eta erromeria. Ekintzaz betetako programa osatu da aurten ere, Dantzari Festarako. Gaurkoa dantzari txikien eguna izango da. Eguerdiko 12:30etan Ttarla taldeko dantzari gaztetxoak aterako dira herriko kaxkoan barrena. Arratsaldean, Gipuzkoako beste 5 talde arituko dira kalean dantzan (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin).
Euskal Herri osotik, bihar
Biharkoa izango da Dantzari Festako egun haundia. Euskal Herri osotik etorritako 13 taldek hartuko dute parte. 11:00etatik aurrera herriko auzoetan barrena ibiliko dira dantzan (eguraldi txarrarekin, Biterin). Goiza amaitzeko, Ikurrin Dantza dantzatuko dute denek batera, 13:30etan Plazan.
Arratsaldean, erromeria izango da 18:00etan kaleetan barrena.
Auzoz auzo, baita Osiñagan ere
Euskal Herritik etorritako dantzariak auzoz auzo ibiliko dira, bihar. Baita Osiñagan ere.
Arrizkugarri talde sestaotarrak Bizkaiako eta Euskal Herriko hainbat dantza dantzatuko ditu 11:30etan, Borda Berriko atarian.
Osiñagako auzo elkarteak auzotar guztiak animatu nahi ditu bertaratzera.
Erakusketa, hitzaldia eta erromeria
Aste osoan zehar XVI. mendeko euskal jantzien erakusketa egongo da Biterin eta asteazkenean hitzaldia emango du Ramon Garciak. Datorren larunbatean, beste erromeria bat egingo da, 18:30etan, kaleetan barrena.
Hernaniko Dantzari Festa - EGITARAUA
Apirilak 21, larunbata
12:30etan, Ttarlako dantzari txikienen irteera eta dantza
emanaldia Kaxkoan (euria egingo balu, Atsegindegin).
17:00etan, dantzari txikien
irteera eta dantza emanaldia Hernaniko kaleetan zehar (euria egingo balu, Atsegindegin).
Taldeak: Ttarla (Hernani), Egoipar Meaka (Irun), Eskola (Donostia), Trebeska (Donostia), Astigar (Astigarraga) eta Ereintza (Errenteria).
Apirilak 22, igandea
11:00etan, kalejira kaleetan barrena.
Dantza ekitaldia auzo eta kaleetan (euria egingo balu, Biteriko areto nagusian).
Gipuzkoa:
Ttarla (Hernani)
Eskola (Donostia)
Goizaldi (Donostia)
Oinkari (Billabona)
Trebeska (Donostia)
Egoipar Meaka (Irun)
Kemen (Irun)
Araba:
Adurtza (Gasteiz)
Bizkaia:
Arrizkugarri (Sestao)
Nafarroa Garaia:
Basakaitz (Iruñea)
Baztandarrak (Elizondo)
Lapurdi:
Begiraleak (Donibane Lohitzune)
Akelarre (Hendaia)
Eta Hernaniko dultzaineroak.
13:30etan, Ikurrin Dantza denek, Gudarien plazan.
15:30etan, Atsegindegin bazkaria, musiko eta dantzariek.
18:00etan erromeria kalean.
Apirilak 23-27
17:00etatik 20:00etara,
Nafarroako konkistaren 500. urteurrena dela eta, XVI. mendeko euskal jantzien erakusketa Biterin. Antolatzailea: Iraultza dantza taldea.
Apirilak 25, asteazkena
19:00etan, hitzaldia Biterin: Baserritarren janzkerak. Hizlaria: Ramon Garcia (Iraultza dantza taldea).
Apirilak 28, larunbata
18:30etan, erromeria kaleetan barrena (euria egingo balu, Atsegindegin). Alkarkide, Alkartasunaren Dantzari Ohiak.