Abesbatzek girotu zuten Hernaniko ilunabarra

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 21a, 02:00

Lepo bete zuen jendeak atzo Atsegindegi, Hernaniko lau koruek eskainitako kontzertua ikustera. Goiz Eguzki, Kantuz, Musika Eskola eta Ozenki abesbatzek kantatu zituzten bata bestearen atzetik hiruzpalau abesti, eta ondoren iritsi zen momentu nagusia. Lau abesbatzak igo ziren taulagainera eta hiru abesti eskaini zituzten elkarrekin: Signum, Euskalerriko eta Illunabarra. Kotzertua bukatuta, txalo artean agurtu zituzten Hernaniko ahotsak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!