Goi mailako organista eta biolinjolea gaur, San Joan Bataiatzailean

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 20a, 02:00

Organoa instrumentu berezia da, eta Hernani´n Musik ekimeneko antola­tzaileek bazuten kontzertu bat antolatzeko gogoa instrumentu honekin. Gogo hori errealitate bihurtuko dute gaur, Dúo Ara Voce bikotearen kontzertuarekin. San Joan Bataiatzaileko organo za­harra izango du instrumentu Ana Belen Garcia organistak; eta ho­nek lagun, Monika Redondo izango du, biolinarekin. Kontzertua arra­tsaldeko 19:30­etan hasiko da, eta sarrera debalde da.
Biak dira goi mailako mu­sikariak eta egun, Urnie­tako Lourdes Iriondo musika es­ko­lan egiten dute lana, ba­koitzak dagokion espezialitatean. Kontzertu ugari ere, es­kainitakoak dira biak. Ikasketak Euskal He­­rriko, Espainiako eta Eu­ropako zentro onenetan egin dituzte, eta irakasleak ere, ez dituzte nolanahikoak izan.
Gaurko kontzertuan, zaz­pi abesti eskainiko dituzte. Au­rrenekoa eta azkenekoa Ana Belen Garciak joko ditu, bakarka. Tarteko bostak, aldiz, elkarrekin joko dituzte. Abes­tiak, hauek: Toccata prima; Sonla nª 23 `La Folia´; O for the wings of a dove; Tema con viariaciones Op. 150; Bene­dic­tus; Hymn eta Funerailles.

Hernaniko aurreneko organoa, 1657koa
Egungo organoa 1907an eraiki zuen A. Amezuak eta 1997an berritu zuen Alejandro Usabiagak. Hernanik organista haundiak izan ditu: J. Zubimendi, M. Yaben...
San Joan Bataiatzailea p­a­rrokian aurreneko organoa 1657an eraiki zuten, D. Ma­riana Olaberriak bere testamentuan utzitako 500 dukadori esker; hala diote artxibo zaharrek. Jacinto del Riok egin zuen aurreneko organoa.

Simon Artozqui,
aurreneko organista

Parrokiko aurreneko organista Simon Artozqui izan zen. Lau urte aritu zen lan horretan, eta berak hala eskatuta, sei urtez luzatu zioten kontratua. 10 urtetan Hernaniko or­ganista izan ostean, kontratua bukatzear zuen, Herna­niko alkateak eta erregidoreak kontratu bat sinatu baitzuten Alonso de Amitesarobere­kin.
Elizako kabildoa ez zetorren bat erabaki horrekin ordea, eta auzitara eraman zuten. Au­ziak kostu haundia izatea espero zuten, eta erresoluzioa urruti ikusten zutela kontuan izanda, elkartzea erabaki zuten. Hala, bi aldeek adostu zuten beste urtebetez Simon de Artozqui izatea organista, eta ondoren, Alonso de Ami­tesarobek hartzea erreleboa.

Organista ilustreen herria
Egun dagoen organoa 1907an egin zuen A. Amezuak, eta ordutik, berritu ere egin dute: 1997an, Alejandro Usabiagak.
Organoaren tradizio luze horri helduta, Hernani organista haundiak izandakoa da: J. Zubimendi, M. Ya­ben... Gaurko kontzertua emango duen artista, ez da hernaniarra, baina bai organista ilustrea. Beraz, antolatzaileek dioten moduan, instrumentu baliotsu hau entzuteko aukera izango da, goi mailako organista baten eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!