Hamasei abesti kantatuko dituzte gaur Hernaniko lau abesbatzek, Atsegindegin. Koruen Eguna antolatu du Axeri taldeak, eta kontzertua arratsaldeko 19:30etan hasiko da.
Lehendabizi, abesbatza bakoitzak kantatuko ditu hiruzpalau abesti, bakarka. Goiz Eguzkikoak hasiko dira, Javier Zubimendiren zuzendaritzapean, lau abesti hauekin: Txakolin, Baile de gaitas, Trapu zaharrak eta Boga Boga. Segidan, Kantuzekoen txanda izango da. Hauek Arrosa lore lore, Iru Txito eta Sorgin dantza abestuko dituzte, Igor Arroyo zuzendari dutela. Erreleboa Musika Eskolako abesbatzak hartuko du, Baratze bat, Lurra eta Aberriaren mugak abestiekin; ohi bezala, Garbiñe Orbegozo izango da zuzendaria. Eta azkenik, bakarka Imanol Kamiok zuzentzen duen Ozenki abesbatzak abestuko du: Lore bat sauri bat, Haritz adarrean eta Segalariak.
Banakako saioa bukatuta, elkarrekin kantatuko dituzte hiru abesti: Signum, Euskalerriko eta Illunabarra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!