Gaztetxoentzako irteera antolatu dute Mendiriz Mendiko kideek igandean, Lizarragatik Unanuara. Hamaiketakoa egiteko aukera izango da, eta eramatea gomendatu dute. Goizeko 08:00etan aterako dira Atsegindegitik eta Hernanira eguerdiko 14:30etan itzuliko direla aurreikusi dute. Prezioari dagokionean, gaztetxoek 2 euro ordaindu behar dituzte, eta helduek 5 euro. Izena emateko gaur eta bihar izango da aukera, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara, Iturregi plazako bulegoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!