Igandean hasiko du azkeneko lehia Hernanik, Ohorezko Mailako talde izateko. Denboraldi honetako azken aukera izango du jokoan, joan-etorrian, Madrilgo Alcobendas taldearen kontra. Joaneko partidua Landaren jokatuko da, igandean, 12:30etan; eta bueltakoa datorren asteko asteburuan, Madrilen.
Hernanik ez du partidurik galdu etxean denboraldi honetan, eta horretaz baliatuko dira trikoloreak partidua irabazi, eta ahal den alde haundiena ateratzeko. Hori dute helburu, hala play-offa ia erabakita uzteko.
Madrilera joateko,
autobusa
Bueltako partidurako autobusa antolatu du elkarteak. Goizeko 05:45ak aldera aterako litzateke Atsegindegitik. Bidaiak 40 euro balio du eta izena elkarteko bulegoan eman daiteke 17:30etatik aurrera; edo bestela, Zintzarrin.