Gipuzkoako hainbat herritan daude kalean kantuan aritzen diren taldeak; Hernanin, Kalez Kale Kantariren gisakoak. Astigarragako taldeak bazkaria antolatu du maiatzaren 26an, eta talde horietako kideak eta herritarrak orokorrean gonbidatu dituzte joatera. Izena emateko azken eguna gaur da, eta abisua pasa behar zaio Miguel Lujanbiori, Pepi Arrozpideri edo Kide tabernako Juaniri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!