Mus Txapelketa azkarra antolatu du Herrirak larunbatean, Hernaniko preso eta iheslarien alde. Jo ezazu ordagoa preso eta iheslarien alde mezuari kasu egin, eta hogeita hamabi bikotek eman dute izena. Txapelketa azkarra izango da, egun batekoa, eta Kontrakantxa gaztetxean jokatuko da. Aurreneko kanporaketako partidak arratsaldeko 15:30etan hasiko dira; eta handik aurrera, sailkatzen dijoazen bikoteek jokatuko dituzte gainerako kanporaketak.
Aurreneko zortzientzat saria, eta zozketak
Sari bikainak izango dituzte aurreneko zortziek, hala nola, txapela, otorduak, arkumea, mendiko materiala... Horrez gain, arratsaldean zehar zozketak egingo dituzte.
Izena eman daiteke
Izena eman nahi duen bikoteak oraindik badu aukera. Lizeaga, Ereñotzu, Oindi, Aralar, Zumitza, Anboto eta Ekos tabernetan eman behar da, eta bikoteko 20 euro ordaindu behar dira.
Sariak
1. Txapela eta 8 pertsonentzako otordua Oialumen.
2. 4 pertsn. otordua Irubiden.
3. Arkumea, gazta eta 2 ardo botila.
4. 2 txuleta eta 2 ardo botila.
5. Mendiko 2 makil eta poto eta gazta.
6. Mendiko 2 poto, 2 esku pelota eta patxarana.
7. 2 mendiko poto eta 2 esku pelota.
8. 2 mendiko poto.
Partidak
Alazne-Beñat/Karlitos-Jokin
Arruti-Euken/Iñigo-Iradi
Naka-Gorka/Aitziber-Billar
Kepa-Gorrotxa/Txilibitas
Egoitz-Imaz/Aitziber-Oihana
Iurgi-Pablito/Txoton-Patas
Miren-Ane/Mikel-Mikel
Popo-Anahi/Exkerra-Antton
Joxe Benito-Alzuri/Papelillo
Urtzi-Ekhi/Roberto-Errazkin
Ibai-Ezeiza/Aitor-Ugalde
Popin-Iñaut/Mikel-Zapi
Alber-Pedro/Iraitz-Xaby
Miura-Txintxe/Ekhi-Piterpan
Izaskun-Amaiur/Huizi-Kar
Andora-Urtzi/Pikabea-Kaloka
Iradi-Txaber/Aitzol-Aitor