Patinetan gora eta behera gaur, Kaxkoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 19a, 02:00

Oreka, abiadura, trebetasuna... denetatik beharko dute gaur Olinpiadetako partehar­tzaileek. Patin proba izango dute Kaxkoan barrena, gaueko 22:00etan hasita. Bost txandatan egingo dute eta bakoi­tzean 6-7 taldek hartuko dute parte.
Plaza Berrin hasiko da proba, eta zig-zaga eginda, Urratsetik gora, eskailerak igo beharko dituzte. Tilosetatik Plazara pasako dira. Handik Plaza Berrirako bidean zinta bat eta pegatinak hartu beharko ditzute, eta hauek buruan eta gorputzean jarri beharko dituzte. Aurrena iritsi eta bi baldintza horiek betetzen dituen taldeak irabaziko du.

1go txanda:
Ardi galduak, Mongi nago, Xatorkeitan, Bixi-bixi, Poxta Zahar, Hernani Kani eta Upeliotarrak.
2garren txanda:
La costra nostra, Porroskeria, 76/12, Sabotaje reformau, Brugalkaba, Nola leike eta Piztiak eta ederrak.
3garren txanda:
Gautxoriak, Putreak, Karakolinpikoak, Izenik Pe, Gazta la pasta, Salda badago.
4garren txanda:
Olkis&Mondejus, Txotx deiak, Aizkorak zorroztu, Urumea kaga&mea, Pelotoia eta
Poliki Poliki
5garren txanda:
San Pankraziusak, Izena zehaztu gabe, Hortzak estutu, Ondo­loin... parranda ta geo, Ez dia presentatu eta Sidreros go home.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!