Itsaso txarra, ura hotza, berdel asko... eta antxoa ezin arrantzatu!

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 19a, 02:00

Martxoan hasi zen an­txoa harrapatzeko kanpaina, baina denbora honetan ia ez da antxoarik sartu arrandegietan. «Orain arte hiru aldiz bakarrik izan ditugu salgai antxoak eta asteartekoarekin laugarren aldiz», dio Itxaspe arrandegiko (Antziola auzoa) Enkarni Aranburuk.
Asteartean izan zen denboraldiko arrantzarik aipagarriena. Gipuzkoan 21.000 kilo an­txoa harrapatu ziren; 15.000 kilo sartu ziren Getarian eta 6.000 kilo Hondarribian. Dena dela, berriz ere antxoa ekartzeko zain egon beharko dela nabarmendu du Aranburuk: «Itsaso txarra iragarri dute eta arrantzaleak ez dira itsasora aterako. Aste honetan ez da berriz antxoarik espero».

Iaz, garai honetan,
nazkatuta

Antxoa asko atzeratzen ari da aurten, iaz garai honetan jendea antxoarekin nazkatuta ze­goela dio Itxaspeko na­gusiak. Antxoa ezin harrapa­tzearen arrazoiak hiru di­rela aipatu du Aranburuk: «itsaso txarra­re­kin ezin da arran­tzatu, ura hotza dago oraindik eta berdel asko da­go. Aurten berdel gutxi ha­rra­patzeko baimena izan du­te arrantzaleek eta berdelak ez dio uzten igotzen antxoari».

Jendea, antxoa jateko gogoz
Antxoa gutxi dagoenez, prezio altuan dago kiloa orain. Itxaspen, 14,50 euroan dauzkate. Lonjan 11 euroan dago kiloa eta diferentzia, arran­de­giek dituzten bitartekari eta gastu gehigarriengatik izaten da. Dena dela, jendea antxoa jateko amorratzen da­goe­la azaldu du Aran­bu­ruk eta prezio altua izan arren, segituan bukatzen direla.
San Joan aldera arte luza­tu­ko da kanpaina eta antxoa gehiago sartzearekin kiloa ziurrenik 6 eurotara jaitsiko dela aurreratu du. Ondoren he­ga­luzea arrantzatzen hasiko dira urria bukaera bitarte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!