Duo ara voce bikotea entzuteko aukera izango da ostiral honetan, Hernani’n Musik ekimenaren barruan antolatutako kontzertuan. Ana Belen Garcia andoaindarrak organoa joko du, eta Monika Redondok biolina. Kontzertua doanekoa izango da, 19:30etan San Joan Bataiatzailea parrokia elizan.
Puntako musikariak
Bi musikariak Urnietako Lourdes Iriondo Musika Eskolako irakasleak dira egun, eta hainbat kontzertu emanak dituzte, bakarka, zein orkestratan.
Ana Belen Garciak klabezin, piano eta organoko goi-mailako ikasketak egin zituen Donostian eta Europako hainbat maisurekin.
Monika Redondok berriz, biolineko goi-mailako ikasketak eta ganber-musika eginak ditu.