Errenta aitorpena mekanizatua egiteko epea zabalik, atzotik

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 18a, 02:00

errenta aitorpena mekanizatua egiteko kanpaina atzo hasi zen Gipuzkoan. Her­naniko bizilagunek, La­txun­­be Berri kaleko 8garren zenbakian dute bulegoa, eta egiteko, aldez aurretik hartu behar da txanda. Horreterako, bi modu daude: www.gipuzkoa.net/ogasuna/errenta helbidean, edo 902 100 040 telefonoan. Txanda hartzeko epea ekainaren 8ra arte dago zabalik, eta errenta aitorpena mekanizatua ekainaren 25era arte egin ahal izango da.

Proposamenak, bidalita
Geroz eta gehiago dira errenta aitorpenaren proposamena etxean jasotzen dutenak. Mar­txoaren 29a eta atzo bitartean bidali zituzten, eta ados izanez gero, aurreko helbide edo telefonoan onartu behar dira.

Internetez, edo paperean
Aipatutako web orrian dagoen languntza programa erabilita, internet bidez ere bidali daiteke aitorpena, norberak eginda. Azkenik, paperean, inprimakia behar bezala beteta ere, aurkeztu daiteke proposamena.

Errenta aitorpena, euskeraz
Hernaniko eta Astigarragako Uda­lek herritarrak animatu nahi dituzte errenta aitorpena euskeraz egitera, Euskaraz errentagarriago lemapean.

Aitorpena mekanizatua egiteko eraman beharrekoa:

- Zergadunaren NA fotokopia

- Familia liburuko orri guztien fotokopia

- Izatezko bikotearen ka­su­an, EAEko ziurtagiria

- 10 T eredua

- Kargu politikoek, ekarpenen ziurtagiria

- Ondasun higiezinak errendan izanez gero, 10 I eredua

- Atxikipenari edo konturako sarrerei lotutako jarduera ekonomikoetan aritzen direnek, atxikipen frogagiria.

- Errentak adjudikatzeko erregimenean dauden entitateek emandako frogagiriak

- Ezkonkideari edo izatezko bikoteari pentsioak, edo urteko mantenurako kopuruak ordaintzera be­har­tzen duen erabakiaren fotokopia.

- Pentsio planen ziurtagiria

- Ondare irabazi edo galeren frogagiria

- Tutoretzen kasuan, ebazpen judiziala

- Kenkarirako eskubidea duten aurreko ahaideen errolda eta sarrera ziurtagiria

- Ezgaitasuna eta mendekotasuna aitortzen dituen erabaki judiziala

- Pertsona ezgaituaren ondare babestuari egindako ekarpenen frogagiria

- Etxebizitzaren alokairu kopia eta ordainketen frogagiria. Fa­mi­lia ugarietan, frogagiria.

- Ohiko etxebizitza erosteagatik egin daitezkeen kenkarien ziurtagiriak

- Jarduera ekonomikoak sustatzeko kenkariak

-l Erakunde sindikalari ordaindutako kuoten ziurtagiria

- Foru Arauak 93. artikuluan jasotako dohaintzeengatik, kenkaridunak diren frogagiriak

- Enpresen gizarte aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenen frogagiria

- Bizitza edo elbarritasuneko aseguru indibidualei aplikatzen zaien konpentsazio fiskala dela eta, behar den frogagiria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!