Garbigunea bihartik, inauguratuta

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 18a, 02:00

ibarluzeko garbigunera eraman ahal izango dituzte ostiraletik aurrera hernaniarrek, ohiko bilketatik kanpo geratzen diren hondakinak: etxetresna elektriko eta elektronikoak, altzariak, egurra... Garbigunea inauguratuko du bihar eguerdian Her­naniko Udalak, Ibarluze poligonoan, eta azaldu dutenez, atez ateko bilketarekin batera, beste urrats bat izango da «hondakin kudeaketa egokirako bidean».

Partikularrentzat bakarrik
Garbiguneko zerbitzua herritar partikularrei bakarrik dago zuzendua, etxean sortu daitezken hondakinak bakarrik eraman baitaitezke, hala dio Udalak: «gremioek edo bestelakoek ezin dute zerbitzu hau erabili; horretarako beste bide batzuk eskaintzen ditu San Markok». Udalak jakinarazi duenez, zerbitzua doakoa izango da, eramandakoak ez ba­du berezitasunen bat: «Izan ere, botatzekoak diren objektuez gain, berrerabil daitezkeenak ere eraman ahal izango baitira Ibar­luzeko Garbigunera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!