Bukatu dira Txantxangorriko mus txapelketak, eta muslari onenek joan den ostiralean jaso zituzten sariak. Banaka, Joxe Etxarri izan zen onena, Emilio Crespo eta Bixente Goikoetxearen aurretik. Bikoteka berriz, Iñigo Esnal eta Aritz Arregi gazteak izan ziren txapeldunak. Bigarren postuan
Joxe Amondarain eta Mikel Mendizabal geratu ziren; hirugarren, Ceci Jauregi eta Juan B. Biurrarena izan ziren. Argazkian saridunak Luis Goñi lehendakariarekin, eta Migel Loidi Lehendakari ordearekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!