`Leturiaren egunkari ezkutua´ liburuari buruz solasaldia, pizzak jaten

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 17a, 02:00

EUSKERAZKO literatura sus­tatzeko asmoarekin, solasaldi literarioak antolatu di­tuzte Hernaniko Gazte Asan­baldak eta Dobera Euskara Elkarteak elkarlanean. Hitzak eta pizzak izena du egitasmoak eta helburua da, pizza batzuen laguntzarekin, kolesterol altuko tertulia entretenigarriak egitea. Solasaldia Kontrakantaxan izango da, hilaren 27an, arratsaldeko 20:30etan.

Txillardegiren nobelarekin, aurreneko tertulia
Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua liburuaren inguruan ariko dira. Batetik, euskal nobelagintzan liburu honek izan duen eragina aztertuko dute, eta bestetik, euskal egileak euskal kulturan utzi duen aztarnari buruz ariko dira. Hori horrela, gonbidabena luzatu diete liburuari buruz eztabaidatu eta zerbait esateko duen guztiari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!