Gaur hasiko da Udaberri Torneoa eta bertan, Hernaniko 15 bikotek hartuko dute parte: 3 bikote alebinak izango dira, 4 infantila, 1 kadetea, 2 jubenilak eta 5 seniorrak. Alebin eta infantilek 4 eta erdian jokatuko dute; eta kadete, jubenil eta seniorrek binaka. Txapelketa honetako sei partida kiroldegiko pelotalekuan jokatuko dira gaur, 16:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!