Luis Adrian Txantxangorriko onena Donostian, 198 gramoko Karraspioa arrantzatuta

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 18a, 02:00

Igandean hasi zen Donostian, Elkarte arteko itsas arrantza txapelketa. Aurreneko arrantza eguna El Cangrejo elkarteak antolatu zuen, eta Donostian izan zen. Eguraldia ez zuten lagun izan, haizea eta euria izan baitziren nagusi, baina hala ere Gipuzkoako 147 arrantzalek hartu zuten parte. Txantxangorri elkartetik, Luis Adrian izan zen arrantzale onena, 198 gramoko Karraspioa arrantzatuta. Sailkapenean 30garren geratu zen. Aurrenekoa izan zen Txema Armendariz, eta bigarrena Jesus Mera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!