Hernaniko lau abesbatzak batera, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 17a, 02:00

Hernaniko lau abesba­tza bakarrik eta elkarrekin en­tzuteko aukera izango da, ostiralean. Axeri taldeak Koru Eguna antolatu du Hernaniko Udalaren babesarekin, eta kontzertua Atsegindegin izango da, 19:30etan.

Hiruzpalau abesti, banaka

Koru bakoitzak banaka abestuko du lehendabizi. Goiz Eguzkiko Abesbatza izango da aurrenekoa, Txa­kolin, Baile de gaitas, Trapu zaharrak eta Boga boga abesten. Kantuzen txanda izango da ondoren; hauek hiru abesti eskainiko dituzte: Arrosa lore lore, Iru Txito eta Sor­gin dantza. Segidan, Mu­sika Es­kolako abesbatzaren txanda izango da, Baratze bat, Lurra  eta Aberriaren mu­gak abestiekin. Eta azkenik, banaka, Ozenkik kantatuko ditu Lore bat zauri bat, Haritz adarrean eta Segalariak.

Hiru abesti, elkarrekin
Banakakoak bukatuta, elkarrekin abestuko dute lau abesba­tzek. Hala, ondorengo hiru abes­tiak kantatuta agurtuko dute emanaldia: Sig­num, Euskalerriko eta Illunabarra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!