Hernanin Kalez Kale Kantarikoen antzera, Gipuzkoako beste hainbat herritan ere, kantuan ibiltzen dira kaleak girotzen. Astigarragako taldeak bazkaria antolatu du maiatzaren 26an Petritegin, guztiak elkartu eta egun eder bat pasatzeko asmoarekin. Bazkariak 25 euro balio du. Kalez Kale Kantariko kideek azaldu dutenez, oso giro ona izaten da, eta ondo pasatzeaz gain, asko kantatzen dute. Izen-ematea irekia dela gogoratu nahi dute, eta edonor joan daitekeela bazkarira. Izena emateko azken eguna larunbata da, eta horretarako, Miguel Lujanbiori, Pepi Arrozpideri edo Kide tabernako Juaniri esan behar zaio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!