`Mea culpa´ liburuaren aurkezpena eta solasaldia, Uxue Apaolaza eta Gorka Bereziartuarekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 17a, 02:00
uxue Apaolazak Mea culpa liburua aurkeztuko du ostiralean, Biterin, arratsaldeko 18:30etan. Gorka Be­reziartua kazetaria izango du lagun aurkezpenean, eta bien artean, solasaldia egingo dute ondoren. Liburuaren hainbat xehetasun kontatuko dituzte, eta bertaratutako herritarrek nahi adina galdera egiteko aukera izango dute. Aur­kezpen-solasaldia 111 Aka­demiak antolatu du, Kil­kerren Soka egitasmoaren barruan, eta azaldu dutenez, udaberri honetako azkenekoa izango da.

Urtebete, kalean
Uxue Apaolazak 2009an irabazi zuen CAF-Igartza Saria beka, eta horren ondorena izan da Mea culpa nobela. Urtebete pasa zuen idazten eta joan den urteko apiriletik dago kalean. Bertan, besteak beste, errudun sentitzeari buruz idazten du 31 urteko autore hernaniarrak.
Lur da liburuko protagonista, nobela osoari eusten dion pertsonaia. Euskal Herrian jaioa da eta Madrilen bizi da. Asmoen artean, institutukide ohiak banan-banan hiltzea darabil buruan Lurrek. Droga, sexua, politika eta ideologia dira, liburuan lantzen diren gai nagusiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!