Euskal Herriko hamahiru taldetako dantzariak bilduko dira Hernanin asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 16a, 02:00

Larunbatean, XVII. Dan­tzari Festa hasiko da Herna­nin eta zortzi egunez, euskal dantzarekin lotutako hainbat ekitaldi izango dira. Dantza emanaldiez gain, erakusketaz, hitzaldiaz eta erromeriez go­za­tzeko aukera izango da. De­na dela, egun potoloak larunbat eta igandea izango dira.

Ikurriñaren Dantza,
igandean

Larunbatean dantzari txikien eguna izango da eta Herna­ni­ko dantzariez gain, Gipuz­koako hainbat herritakoak ere izango dira.
Igandean, berriz, Euskal Herriko 13 taldetako dantzariak bilduko dira. Goizean zehar kaleak girotuko dituzte eta eguerdi partean, Iku­rriñaren Dantza egingo dute denek batera Plazan.

EGITARAUA:
Apirilak 21, larunbata
12:30etan, Ttarlako dantzari txikienen irteera eta dantza
emanaldia Kaxkoan (euria egingo balu, Atsegindegin).
17:00etan, dantzari txikien
irteera eta dantza emanaldia Hernaniko kaleetan zehar (euria egingo balu, Atsegindegin).
Taldeak: Ttarla (Hernani), Egoipar Meaka (Irun), Eskola (Donostia), Trebeska (Donostia), Astigar (Astigarraga) eta Ereintza (Errenteria).

Apirilak 22, igandea
11:00etan, kalejira kaleetan barrena.
Dantza ekitaldia auzo eta kaleetan (euria egingo balu, Biteri
kultur etxeko areto nagusian).

Gipuzkoa:
Ttarla (Hernani)
Eskola (Donostia)
Goizaldi (Donostia)
Oinkari (Billabona)
Trebeska (Donostia)
Egoipar Meaka (Irun)
Kemen (Irun)

Araba:
Adurtza (Gasteiz)

Bizkaia:
Arrizkugarri (Sestao)

Nafarroa Garaia:
Basakaitz (Iruñea)
Baztandarrak (Elizondo)

Lapurdi:
Begiraleak (Donibane Lohitzune)
Akelarre (Hendaia)

Eta Hernaniko dultzaineroak.

13:30etan, Ikurriñaren Dantza, dantza talde guztiek, Gudarien plazan.
15:30etan, bazkaria dantzari eta soinujoleentzat Atsegindegin.
18:00etan, erromeria kaleetan.

Apirilak 23, astelehena
17:00etatik 20:00etara,
XVI. mendeko euskal jantzien erakusketa Biterin.
Antolatzailea: Iraultza
dantza taldea.

Apirilak 24, asteartea
17:00etatik 20:00etara,
XVI. mendeko euskal jantzien erakusketa Biterin.
Antolatzailea: Iraultza
dantza taldea.

Apirilak 25, asteazkena
17:00etatik 20:00etara,
XVI. mendeko euskal jantzien erakusketa Biterin.
Antolatzailea: Iraultza
dantza taldea.
19:00etan, hitzaldia Biterin: Baserritarren janzkerak. Hizlaria: Ramon Garcia (Iraultza dantza taldea).

Apirilak 26, osteguna
17:00etatik 20:00etara,
XVI. mendeko euskal jantzien erakusketa Biterin. Antolatzailea: Iraultza dantza taldea.

Apirilak 27, ostirala
17:00etatik 20:00etara,
XVI. mendeko euskal jantzien erakusketa Biterin. Antolatzailea: Iraultza dantza taldea.

Apirilak 28, larunbata
18:30etan, erromeria kaleetan barrena (euria egingo balu, Atsegindegin). Alkarkide, Alkartasunaren Dantzari Ohiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!