Etxetresna elektrikoak, altzariak, egurra... eramateko, Garbigunea martxan da Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 20a, 02:00

Gaurtik zabalik da Her­naniko Garbigunea. Hemen­dik aurrera, Hernaniko herritarrek ez dute Garberaraino joan beharko atez ateko sisteman biltzen ez diren hondakin bereziak edo arrisku­tsuak eramatera. Garbigunea Ibarluze poligonoan dago, arraun elkartearen ondoan.
Inaugurazio ekitaldia atzo izan zen eta Diputa­zio­ko, Udaleko eta Sanmarkoko ordezkariek azaldu zuten oso berri pozgarria zela. Luis Intxauspe Hernaniko alkateak pauso garrantzitsua dela nabarmendu zuen: «Ia bi ur­te dira Hernanik atez ateko hondakin bilketa sistema ja­rri zuela eta honako hau bes­te urrats garrantzitsu bat da». Hernaniko Garbiguneak be­rre­rabilpen gela bat izango du, hau da, berrerabili daitezkeen gauzak ere eraman ahal izango dira eta zerbitzu horren garrantzia ere azpimarratu zuen Intxauspek. Ho­rrez gain, dei egin zien her­naniarrei eta inguruko herri­tarrei Garbigunea erabiltzeko, «naturarekin du­gun konpromisoarekin bat eginez».

Erakundeek,
baliabideak jarri behar

Juan Carlos Alduntzin Ingu­rumeneko eta Lurralde An­to­laketako diputatuak azaldu zuenez, «erakundeek ez dute kontzientziazioa bultzatu behar bakarrik, hau bezalako baliabideak jarri behar dituzte. Gaikako bilketa bultzatu behar dugu. Gipuzkoan hondakinen kudeaketa zuzena egin nahi dugu eta lehenengo urratsa murriztea, berrerabil­tzea eta birzikla­tzea da. Posible da, zentzuzkoa da eta etorkizuna eraikitzeko aukera bakarra. Bide horretan jarraituko du lanean Diputazioak».
Hernaniko Garbigunea San­markok jarri du martxan eta bera arduratuko da gestioaz. Dena dela, Diputa­zio­ak ordaindu ditu lanak, 430.000 euro, eta Hernaniko Udalak utzi ditu lurrak, 2.280 m2, eta Ainhoa Intxaurran­dieta lehen­­dakariak eskerrak eman zizkien bi ordezkariei, «bestela ezin izango baikenuen egin».
Inaugurazio ekitaldian, bes­­teak beste, egungo eta aurreko legegintzaldiko hainbat Udal ordezkari eta teknikari izan ziren.

Berezitasuna:
berrerabilpen gela

Garbigunera eraman behar dira atez ateko sisteman bildu ezin diren hondakinak: altzariak, etxetresnak, disolbatzaileak, pi­lak, bateriak, traste zaharrak, bideo-zintak, CDak, bonbillak, pinturaz edo disolba­tzailez zikindutako trapuak... Ho­rrez gain, kimaketa adarrak ere garbigunera eraman litezke. Garbigunea dohainik izango da, Garberakoa den bezala.
Bestalde, aurrez esan be­za­la, berrerabilpen gela bat izango du eta bota beharrean, berrerabili daitezkeen objektuak eraman ahal izango dira.

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:
Goizez, 10:00-14:00.
Arratsaldez,
16:00-19:00.
Larunbatetan:
Goizez, 10:00-15:00.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!