Hernanik partidu ona jokatu zuen atzo Durangoren aurka, baina golak falta izan zitzaizkion. Durangok berriz, bigarren zatia hasi bezain pronto lehenengoa eta luzapenean bigarrena. Atzoko porrotarekin gero eta zailagoa dute txuri-berdeek mailari eustea. Dena dela, klubeko arduradunek azpimarratu nahi izan dute taldeak asko hobetu duela eta maila ona ematen ari dela, nahiz eta emaitzak ez nahi bezain onak izan. Geratzen diren lau partiduetan dena emango dutela gaineratu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!