Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mendiriz Mendik gaztetxoentzako irteera antolatu du datorren igandean. Lizarragatik Unanuara joango dira Andia zeharkatuta. Hamaiketakoa egiteko tartea izango da eta eramatea gomendatu dute. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Atsegindegitik eta Hernanira 14:30ak inguruan itzuliko dira. Prezioak: 2 euro gaztetxoentzat eta 5 euro helduentzat. Izena emateko azken eguna ostirala da. Bulegoa irekia egoten da (Iturregi plaza z/g) astelehen, ostegun edo ostiraletan arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!