Hernanik eskura dauka berriz Ohorezko mailara igotzea. Atzo Bera Bera kanporatu zuen eta azken Play Offa jokatzeko pasea lortu du. Zeinen aurka jokatuko duen erabakitzeko dago oraindik, Alcobendas edo Vigo. Gaur jakingo da, Alcobendasek Getxoren aurka jokatuko duen partiduan. Aurkaria zehazteko egon arren, Play Offeko joaneko partidua behintzat, gaur zortzi izango da Landaren.
Oso partidu parekatua
Hernanik 35-20 irabazi zion Bera Berari joaneko partidua eta 15 puntuko aldeak salbatu zuen atzo, izan ere, partidu oso parekatua izan zen, emaitzak argi utzi zuen bezala: 18-18. Hernanik atzetik bukatu zuen lehenengo zatia, 8-5. Bigarren zatia hasi eta berehala 8-8 berdindu zuten. Gainerako denboran pareko ibili ziren, orain bat aurretik, ondoren bestea, partidua berdinketan bukatu zen arte. Hernaniarrek bi entsaio egin zituzten: Sarasolak eta Genuak. Eta Iraitz Garmendiak bi drop sartu zituen.
Hernani, dena emateko prest
Hernanik Cisnerosen kontra galdutako Play Offaren ostean, erronka zaila zuen igoerarako bidean jartzeko berriz eta Bera Bera kanporatuta sekulako indarra erakutsi du. Taldeak azaldu duenez, orain artekoari eutsiko diote eta dena emateko prest daude.