Hernaniko Olinpiadak atzo hasi ziren eta eguraldiak lagundu ez bazuen ere, sekulako giroa izan zen egun osoan. Antolatzaileen esanetan, espero baino hobeto joan zen dena. Atzoko proba puntuagarria, sukaldaritza lehiaketa zen eta parte hartzaileek sukaldari finak eta irudimen haundikoak direla erakutsi zuten. Bazkaria prestatzeko erabili behar zituzten osagaiak patata, tipula eta piperra ziren. Horrez gain, momentuan bertan eman zitzaien osagai sorpresa sartu behar zuten: platanoa. Hala ikusi ziren karrilerak, patatak errioxar erara, izokia... platanoarekin. Epaimahaiak kontuan hartu zituen presentazioa, osagai guztiak izatea eta zaporea eta Brugalkaba taldeak lortu zuen puntuazio altuena: 120 puntu. Ondorengoak: Aizkorak zorroztu, Salda badago eta Sabotaje. Lehiaketaz gain izan ziren umeentzako jolasak, taldeen aurkezpena, aulki jokoa, txaranga, kontzertuak... Hurrengo proba ostegunean izango da: patin lasterketa.