Comete Sareko ibilbidea gaur, Florentino Goikoetxearen omenez

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 21a, 02:00

Ibilbidea Hernani Institutuko ikasle eta irakasleek egingo dute, eta Goikoetxearen ahaideak eta ELMSetako ordezkari bat ere izango dira.

Donibane Lohitzunetik Her­­­nan­ira Comete Sareko ibilbidea egingo dute gaur. Hernani Institutuko ikasle eta ira­kas­leek egingo dute, bai­na baita ere, Florentino Goikoetxe­aren se­nitartekoek eta In­galaterratik etorritako ELMS­ko ordezkari batek. Antola­t­zaileek azaldu du­tenez­, ibi­laldiaren hel­burua da, Herna­niko gazte zein helduek, kasu honetan Institutukoek, eza­gut­zea euskal mugalari eta la­gun­tzaileek Bigarren Mun­du Gerran egin zuten lana. Horie­tako mugalari bat izan zen Florentino Goi­koetxea herna­nia­rra, eta jakinarazi dutenez, be­re ome­nez egingo dute ibil­bidea: «naziek okupatutako Europatik ihes egiten laguntzen zieten mugalari eta laguntzaile hauek, segurtasunera eta as­ka­tasunera. Pirineoak eta Bidasoa ibaia zeharkatzen zituzten, Comete ihes Sarea bezala ezagutzen dena». Ibilbidea hiru etapatan egingo dute: au­rre­nekoa eta azkenekoa ibilgailuz eta tartekoa oinez. 

Ibilbidea, hiru etapatan
 Ondo gosalduta, goizeko 08:00etan aterako da mini­busa Hernanitik, Sokoako kanposantura; bertan, Flo­rentino Goikoetxearen hilobia bisitatuko dute. Ibilgailuan sartu, eta Goikoetxearen en­pa­rantza pasata, mugalarien bidea ahalik eta gertuen pa­sako dute Urruñaraino. Ber­tan, Juan Larburu herna­nia­rrari eskainitako xafla bisita­tuko dute. Segidan, Bidegain Berri baserrirako bidea har­tuko dute, eta handik Biria­tuko San Migueleraino joango dira, mugaren hego aldera. Bigarren etapa oinez egin­go dute, Endarlatzatik Sa­ro­be Berri baserriraino. Oiart­zunen dago, eta hau zen hegoaldeko lehenengo babese­txea. Bertan, geldialdi bat egingo dute, ezagutu eta bazkal­tzeko. Azkenik, hirugarren eta­pan Hernanira iritsiko dira. Altzueta, Gokoetxearen jaio­te­txea ezagutuko dute, eta Loi­diko monumentuaren au­rrean omenaldia egingo dute.

1go Etapa

l Sokoa, Ziburutik Bidaso 

ibaira, ibilgailuz

08:00 Hernani

08:35 Sokoako (Ziburu) 

kanposantuan + 15 minutu

09:00 Urruneko enparantzan + 15 minutu

09:20 Urrunean dagoen Bidegain Berri baserrian + 5 minutu

09:40 San Miguel + 10 minutu

09:50 Endalartzan


2garren Etapa

l Endarlatzatik Sarobe Berrira (Ergoien), oinez

10:00 Endarlatzaraino 

minibusean

12:00 Pagogaña gorlekua

12:15 Erlaitzan elkartu

12:45 Elurretxeko lepoan elkartu

13:45 Burkondo baserria

14:00 Sarobe Berri baserrian elkartu


3garren Etapa

l Sorondotik Larre gain 

(hernani), ibilgailuz

14:30 Sarobe berri baserritik Hernanira, minibusean

15:00 Altzueta eta Loidi 

15:30 Etxera 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!