Orain dela 5 urte bezala, bazkaria izango da eta izen ematea zabalik da

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 15a, 02:00

Sagastialdeko etxebizitzak inauguratu zirela eta auzoa sortu zela 55 urte beteko dira maiatzaren 1ean eta bertako bizilagunek festa antolatu dute ospatzeko. Orain dela 5 urte egin zuten lehenengo aldiz, 50garren urteurrenaren harira, eta orduko arrakasta ikusita, aurten berriro antolatzea pentsatu dute. Ospakizuna maiatzaren 5ean izango da. Besteak beste, bazkaria antolatu dute eta izena apirilaren 28a baino lehen eman behar da. Bazkaria Urnietako Oianume jatetxean izango da. Joan nahi duenak 35 euro ingresatu behar ditu Kutxan: 2101 0041 09 0013000377. `Comida aniversario Sagastialde 2012´ jarri behar da eta joango denaren izena. Garai bateko eta egungo auzotarrei animatzeko dei egiten diete.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!