Ana Belen Garcia punta-puntako organo jolearen kontzertua, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 15a, 02:00

Emanaldia San Joan Bataiatzailea parrokian izango da, arratsaldeko 19:30etan hasita. Sarrera debalde izango da.

organo belaunaldi berriaren punta-puntako erakuslea da Ana Belen Garcia andoaindarra, eta ostiralean, Her­nanin entzuteko aukera izango da. Hernani´n Musik eki­me­naren barruan, organo kon­tzertua antolatu dute, San Joan Bataiatzailea parrokian. Akustika aldetik, Hernanin ez da leku hoberik, beraz, kon­tzertu benetan berezi eta ikusgarria izatea espero dute antolatzaileek. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da, eta sarrera debalde da.

Europan barrena ikasitakoa
Ikasketak Donostiako Kon­tser­batorioan burutu zituen lehendabizi: piano eta klabeko goi mailakoak batetik, eta Estaban Elizondorekin erdi mailako organo ikasketak. Organoko goi maila berriz, Musikenen egin zuen, Es­teban Landart irakaslearekin. Ikasketa hauek eginda, Europan barrena ibili da Ana Belen Garcia zenbait maisurekin ikasten. Eta kontzertuak ere, eman izan ditu; antola­tzaileek diotenez, hainbat kontzertu ziklotan arrakasta haundia izana da. Gaur egun organista lanetan aritzen da Andoaingo Tourseko San Martin elizan eta Donostiako Koruko Andre Mariren Basilikan.

Maiatzaren 11n, azken kontzertua
Aritz Ostolaza saxofoijolea eta Urval Ensemblek eskainiko dute Hernani´n Musik ekimenaren barruan, udaberriko azkeneko kontzertua. Biterin izango da, doan, 20:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!