Euskal kantu eta dantzak ikasteko topaketa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 15a, 02:00

Euskarazko Topaketa Mundiala izango da gaur 11:00etatik 13:00etara Milagrosan. Ekintza ugari izango dira.

Euskarazko Topaketa Mun­diala antolatu du gaur Banaiz Bagara Elkarteak, hau da, euskal kantuak eta dan­tza tradizionalak kultura ezberdinen artean konparti­tze­ko, helduentzako topake­ta. Topaketa Hernaniko Mi­la­­­­grosa kaperan izango da, goizeko 11:00etatik eguerdi­ko 13:00e­ta­­ra bitartean. Ekin­tza ezberdinak izango dira.

Herrialde ezberdinetako kulturak ere bai
Kantu eta dantzak ikasteko, hainbat musikari eta ira­kas­lek gidatuko dute saioa. Bes­tal­de, bideo emanaldiak ere izango dira, herrialde des­ber­dinetako kultura eta kirol tradizioen inguruan. Hori guztiaz gain, goize­an zehar Pirritx eta Porrotx pailazoen Banaiz Bagara kan­tuaren koreografia en­tsaia­­tuko da.

Topaketa irekia, sorpresa eta guzti
Topaketa irekia da, eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete. Sopresaren bat izango dela ere, aurreratu dute. Bukatzean, 13:30etan, luntxa izango da Txema tabernan (Izpizua kalea).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!