Hernanik hamabost puntuko aldea, Bera Bera kanporatzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 14a, 02:00

iritsi da eguna. Hernanik gaur jokatuko du Bera Beraren kontra bueltako partidua. Irabazleak beste play off baterako pasea lortuko du, Ohorezko Mailara igotzeko definitiboa izango dena. Partidua Anoetako miniestadioan jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan.

Hernanik 15 puntuko aldea
Joaneko partidua Landaren jokatu zen, martxoaren 25ean. Partiduko aurreneko zatia nahiko berdindua izan zen, eta urduritasuna izan zen Landareko protagonista. Atsedenaldiaren ostean, Hernanik denboraldi honetako joku bikainaren zertzelada batzuk erakutsi zituen, eta pixkanaka-pixkanaka nagusitasuna irabazi zuen. Hori horrela, Bera Bera baino gehiago izan ziren zelaian, eta markagailuak ere, hala erakutsi zuen. Hernanik 35-20 irabazi zuen joaneko partidua, eta 15 puntuko aldearekin egingo dio gaur aurre, Bera Bera taldeari.

Bera Bera, amore eman gabe
Kanporaketa maldan gora du Bera Berak, baina azaldu dutenez, ez dute amore emateko asmorik. Joaneko partidutik baja batzuk badituzte, baina jokalari garrantzitsu bat ere, berreskuratuko dute gaurko partidurako: Ignacio Martin. Donostiako taldearekin du fitxa, baina urtean zehar Espainiako Selek­zioa­rekin bakarrik jokatzen du.

Play offa ziurrenik Alcobendasen kontra
Kanporaketa pasatzen duen taldeak azken play offa jokatuko du maiatzean. Aurkaria Alco­bendas edo Univ. de Vigo izango den zehaztu gabe dago, azken jardunaldi bat falta baita. Hala ere, ziurrenik Alcobendas izango da, azkena ez geratzea ez baitago bere esku.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!