Duela bi urteko Olinpiadetan, hainbat bandera bahitu ziren. Horien artean, Putreak taldekoa; bi urte hauetan desagertua egon dena.
Pasa den larunbatean eman zitzaien hasiera aurtengo Olinpiadei, eta bertan, Atsegindegiko sabaian zintzilik, agertu zen Putreen bandera.
Hernaniko Kronikan bahitzaileen bideo bat jaso da, eta bertan, mezu bat bidali diote Putreak taldeari: «Aurten ondo zaindu. Kontuz ehiztariekin».