Pausoka elkarteak tapoiak biltzeko kanpaina jarriko du martxan datorren astean. Bertatik ateratako dirua behar bereziak dituzten umeei laguntzeko izango da.
Pausoka izeneko elkartea abian jarri berri da Hernanin eta datorren astetik aurrera kanpaina bat jarriko du martxan. Plastikozko tapoiak bilduko ditu, esaterako, ur botilek izaten dituztenak. Tapoi horiek birziklatzeko erabiliko dituen enpresa bati salduko dizkio eta bertatik ateratako dirua behar bereziak dituzten umeei laguntzeko erabiliko dute. Elkartetik azaldu dutenez, ume asko daude Hernanin.
Tapoiak biltzeko guneak ikastetxeetan, hainbat komertziotan eta beste zenbait lekutan jarriko dituzte, baina zehazteko daude oraindik. Jakin bezain laster emango du gune horien berri Kronikak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!