Dobera Euskara Elkar-tearen eta Hernaniko Kronikaren bazkide kanpaina martxan da eta orain arteko bazkideen eta bazkide berrien artean sariak zozketatzen ari dira, 15 egunean behin. Ostegunean egin zen bigarren zozketa eta gaur Hernanik Bera Beraren aurka jokatuko duen errugbi partidurako 6 sarrera zozketatu ziren. Hiru bazkidek lortu dituzte bina sarrera: Ibon Goia, Mikel Otegi eta Isabel Ugartemendiak. Saria jasotzeko Dobera edo Kronikako bulegotik pasa behar da (Larramendi 11, behea).
Doberak eta Kronikak zozketa horiekin eskerrak eman nahi dizkie orain arteko bazkideei eta gainerako herritarrak animatu nahi ditu bazkide egin daitezen. Hurrengo zozketa, apirilaren 28an izango da. Opariak zehazteko daude.
35 euro, urtean
Bazkide kopurua haunditu nahi dute Dobera Euskara Elkarteak eta Hernaniko Kronikak, aurrera begira eman beharreko pausoak eman ahal izateko. Bazkideek 35 euro ordaintzen dituzte urtean. Bazkide egiteko eta informazio gehiagorako: 943 33 27 99/ 943 33 08 99 edo dobera@dobera.com, kronika@kronika.net.