CD Hernaniko 3. mailako taldea azkeneko bost jardunaldietan sartu da, eta itxaropena ez du galdu oraindik. Jokatzeko falta diren 5 partidu horietatik 3 Zubipen izango dira, eta taldeak, partiduak ikustera eta animatzera joateko dei egin die zaleei. Lehen partidua gaur jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan Zubipen, Cultural Durango taldearen aurka. Hurrengo partiduak: Santutxun; Lagun Onak taldearen aurka Zubipen; Alavesen aurka Gasteizen; eta Laudioren aurka, Zubipen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!