Anarkismoari buruzko liburu aurkezpena, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 14a, 02:00

Ikatza Liburugunean bi liburu aurkezpen izango dira hilabete honetan. Ostegunean, ‘Breve historia del anarquismo vasco’ aurkeztuko du Jtx. Estebaranz egileak. Apirilaren 26an, ‘Mujeres en prisión’ aurkeztuko dute.

Bi liburu aurkeztuko dituzte hilabete honetan, Zapa ka­le­an dagoen Ikatza Liburugu­nean. Eta lehenengo aurkez­pena datorren ostegunean izan­go da, hau da, hilaren 19an. Breve historia del anar­quis­mo vasco izeneko libu­rua aurkeztuko du Jtx. Esteba­ranz egileak berak. Estebara­nzek liburuan azal­tzen du euskal anarkis­moa­ren sorrera eta izan duen eboluzioa XIXgarren mende­tik gaur eguneraino. Garai gogorrak biltzen ditu: II Erre­publika eta gerra, ondorengo hamarkadetako borrokak, po­rro­ta, frankismoa, demo­kra­­zia berrira egokitzea eta bo­rroka berrien sorrera. Libu­ruaren bidez egileak hainbat ezta­baida korapilatsuren oina­rriak argitu nahi izan ditu, esa­te­rako, euskal nazio­na­lismoaren eta anarkismoa­ren arteko lotura eta emaku­meen papera burujabetzaren prozesuan. Aurkezpena 19:00etan ha­si­ko da eta berarekin batera, irudiak proiektatuko dituzte.

Iruñeako emakumeen kartzelari buruzko liburua
Apirilaren 26an aurkeztuko du­te bigarren liburua: Muje­res en prisión. Salhaketa Nafa­rroa elkarteak Iruñeako ema­ku­meen kartzelaren gainean egindako lana biltzen da libu­ruan. Hiru zati ditu liburuak: lehenengoa azterketa juridi­koa­ri dagokio; bigarrena in­kes­tetan bildutako informa­zioari; eta hirugarrrenak ber­tan egon­dako 12 emakume­ren bizipe­nak biltzen ditu. Aurkez­pena 19:00etan izango da.

Liburugunea asteartero, zabalik
Ikatza Liburugunea astearte­ro dago zabalik arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Ikatza Liburugunea, gune autoges­tiona­tua da eta gai politiko-sozialei buruzko hainbat ma­terial daude bertan. Liburu­tegiak eta bideotekak maile­gu zerbitzua dute eta horrez gain, artxibo txiki bat eta materialak daude. Gune ho­ne­tan, libu­ruen aurkez­penak, hitzaldiak, tailerrak... antola­tzen dira eta liburugunetik gonbitea luza­tzen diete herri­tarrei proposa­menak egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!