Ereñotzuko Irrintzi taberna zabalik da berriz

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 14a, 02:00

Ereñotzuko auzotarrek badute berriz non kafea hartu, afaldu edota elkartu. Izan ere, ostegunean zabaldu zituen berriz ateak Irrintzi tabernak. Auzotar mordoa gerturatu zen irekierara. Imanol Lizeaga auzo alkatea ere bertan izan zen eta pozik agertu zen. «Kostata, baina azkenean jarri da martxan. Batez ere, administratiboki, lege kontuekin atzeratu gara. Bestalde oso positiboa izan da auzotarrek izan duten jarrera, auzolanean egin duten lana. Orain taberna martxan jarri dutenei dena ondo joatea besterik ez da falta».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!