Bihar Bilboko manifestaziora joateko, txartelak

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 13a, 02:00

Herrira Mugimenduak bat egiten du bihar Bilbon Gernika­ko Akordioaren sinatzaileek deitu duten manifestazio na­zionala­rekin. «Espainiako Entzutegi Konstituzionalak har­tutako az­ken erabakiak dakarren giza eskubideen urraketa nabar­me­naren aurrean, beharrezkoa ikusten dugu herritarrak batu eta giza eskubideen alde­ko indarrak antolatzea», azaldu du. Hernanitik autobusa aterako da 16:00etan Atse­gindegitik, eta bertara joateko txartelak Garin tabernan daude salgai. Konstituzionalak Parot Doktrina edo 197/2006 sententzia mantentzea erabaki du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!